Lagun agurgarriok,
Gai organikoen gaikako bilketaren hirugarren fasea martxan da, eta horrekin batera, heldu eta haurrentzako tailerrak eta jarduerak aste osorako. Kanpoan egiten duen hotzak negua iragartzen digu… Ba al da ipuin bat entzun bitartean txokolate beroa hartzeko proposamena baino hoberik? Etor zaitezte hurrengo igandean bigarren eskuko eta trukerako azokara Zizur Nagusira. Baztertutako materialekin egindako arte, osagarri, bitxi eta altzarien erakusketa eta salmenta egongo da, kale antzerkia, arte, truke eta berrerabiltze tailerrak txikientzat, kukuso merkatua txikientzat, puzgarria eta jolasak. Beraz, gozatzeko moduko aukera.
Zain izango gaituzue.
|