Lagun agurgarriok,
Gai organikoen gaikako bilketa ezartzen jarraitzen dugu Etxabakoitz eta Donibane auzoetan, haurrentzat eta helduentzat diren jarduerak eginez, Civicanen eta San Juan XAR bizilagunen lokalean.
Gainera, Gongorako Hiri Hondakinen Tratamendu Zentrora bisita antolatuak egiteko aukera dago. Oso interesgarria da, ondoren birziklatu ahal izateko, hondakinak bereizi eta prestatzeari buruz dugun informazioa zabaltzeko.
Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu San Andres Errotako taberna itxi egin zela joan den igandean eta hurrengo udaberria arte. Dena den, Errota eta bertako erakusketa aretoak irekita egongo dira.
Zain izango gaituzue.
|